Dozenaka herritarrek bat egin zuten ostegunean, «larriki gaixo dauden presoak etxera» ekartzeko eskatzeko. Besteak beste, Denak ala Inor Ez gazte dinamikaren eskaera honekin bat egin zuten, baita ere, Sare, Bilgune Feminista, Ernai, Etxerat, Ikasle Abertzaleak, LAB, Sortu, Liletak, Sutu Hernani edota Urrunegi taldeek. Bereziki, Ibon Fernandez eta Gari Arruarte hernaniarrak gogoratu zituzten.