Haur sahararrak udaran etxean hartzeko programa da Oporrak Bakean. Helburua da 10 eta 12 urte bitarteko haur sahararrei aukera ematea udarako bi hilabeteetan basamortutik atera eta osasuna berreskuratzeko.
Laguntzaren truke, kamisetak eta hainbat opari
Oporrak Bakean proeiktua indartzeko, Oporrak Bakean abestia egin dute Emon Musika taldeak, Xabier Euzkitzek eta Joseba Casasolak, eta hau zabaltzeak hainbat gastu eragin ditu. Horregatik, crowdfunding, diru-bilketa kanpaina jarri da martxan.
Helburua da 2.840 euro biltzea. Horretarako, webgune honetan sartu behar da: karena.eu/es/proiektua/oporrak-bakean.
Bost, hamar edo hogei euroko laguntzak eman daitezke, eta trukean opariak jasoko dira; ‘eskerrik asko’ hitza hainbat hizkuntzatan; aurrekoa eta kamiseta bat; edota aurreko guztia eta pultsera saharar bat.