2015eko Errenta Aitorpena egiteko epea zabalik da: autolikidazio proposamena jaso dutenek ekainaren 25era arte onartu dezakete; bestetik, likidazio mekanizatua egiteko zita eskatzeko aukera ere badago; eta urtero bezala, Internet bidez egin nahi duenak ere, badu aukera.
Euskeraz egiteko deia
Buruntzaldeako Udalek Errenta Aitorpena euskeraz egiteko kanpaina jarri dute martxan, eta lehiaketa ere antolatu dute. Facebooken mezua elkarbanatzen dutenen artean, lau lagunentzako otordua zozketatuko dute. Maiatzaren 17an egingo da zozketa hori.
%15ak egiten du, euskeraz
Buruntzaldeako Udalek azaldu dutenez, bailaran herritarren %15ak egiten du euskeraz, besteak beste: «ahalegin haundirik gabe gehitu daiteke kopuru hori. Zure poltsikoak ez du askorik antzemango, oraingoz ez baitu desgrabatzen euskeraz egiteak, baina sari bat jaso dezakezu».