Nekazaritza eta berrikuntza soziala aztertzeko asmoz, foroa antolatu dute Buruntzaldeako herrietan apirila eta maiatzean.
Elikadura Buruntzaldea eskualdean
Foroaren aurreneko fasean Buruntzaldea eskualdean dagoen elikadura izango dute hizketagai. Baserritarren egoera aztertu zuten asteartean Usurbileko Potxoenea kultur etxean; ostiralean berriz, emakumeen inguruan aritu ziren Andoaingo Urigain etxean. Hurrengo zita Urnietan jarri dute, asteartean; kontsumitzaileen inguruan ariko dira, 18:00etan, Lekaio Kutur etxean. Azkenik, eta aurreneko faseari bukaera emateko, politikari eta teknikariak elkartuko dira Lasarteko Villa Mirentxun, 11:00etan.
Praktika onak
Praktika onek duten garrantzia aztertuko dute foroaren bigarren fasean. Astigarragan izango da hau, maiatzaren 12an, Arrobitxuloko lokalean 18:00etan.
Ametsak eta erronkak
Azkenik, ametsak eta erronkak zehaztuko dituzte maiatzaren 26an; 18:00etan izango da, Hernaniko Gabriel Zelaian eraikinean.