Astigarteren logotipo berria diseinatzeko, lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 23a, 02:00

Datorren ikasturtean logotipo berria estreinatu nahi du Astigarte taldeak, eta lehiaketa bat martxan jar­tzea erabaki dute. Aurkez­pena gaur egingo dute, Astigarragako kultur etxean, 09:00-13:00 ordutegian.

Hainbat baldintza
Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek dituzte ateak zabalik; izan ere, edozein adin izan dezake aurkezten denak. Formatuari dagokionean, digitalean edo paperean aurkeztu daiteke; gehienez DIN4ko formatua onartuko dute. Lanak maiatzaren 7tik 21era aurkeztuko daitezke. 
Irabazlearen izena maia­tzaren 21ean jakingo da. As­tigarteko ikasleek erakusketa antolatu dute, eta bertan bozkatzeko aukera izango du gerturatzen den guztiak; 13:00ak inguruan jakingo da irabazlearen izena.
Saria izango da: datorren ikasturtean pintura ikastaroko lehen hiruhilekoa de­balde izatea, eta hasiberriek behar duten materiala: ar­katzak, ikatz-ziriak, mar­go batzuk, pintzelak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!