Iruñeako erraldoiek girotuko dituzte kaleak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 23a, 02:00

Ekintza kulturalik ez da fal­ta asteburuan Astiga­rr­agan. Gaur Iruñeatik etorri­ta­ko erraldoiek girotuko di­tuz­te kaleak; eta bihar, diziplina asko uztartuko di­tuen ikus­kizuna eskainiko du Borja Gonzalezek kultur etxean. 

Kalejira, gaur
Iruñeako Alde Zaharreko erraldoien kalejira antolatu dute gaur. Iruñeako lau erraldoi, lau kiliki eta bi dul­tzainero talde etorriko dira Astigarragara. Emanaldian Txirriskla elkarteko txistulariak ere izango dira, eta nola ez, Norberto Almandoz mu­sika eskolako txistulari gazteak eta perkusio taldea. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira, Foru Plazatik.

‘Hondarrezko ametsak’ bihar, kultur etxean
Borja Gonzalezek diziplina asko batuko dituen ikuskizuna emango du bihar, kultur etxean. Hondarrekin egindako artelanak, musika zuzenean, txotxongilo haundi­ak... ikusiko dituzte, berta­ra­tzen direnek. Hondarra kristal baten gainean bota, eta eskuez bakarrik baliatuta, pantaila haundian ikusiko dira berak sortutako ma­rraz­ki eta istorioak. Ikus­ki­zun honek Feten saria jaso zuen 2015ean. 4 urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako ikuskizuna da. Arratsal­deko 17:00etan hasiko da eta sarrerak 2,5 euro balio du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!