Igor Genua hernaniar errugbilariak Basque Team beka jaso du, aurreko denboraldiko emaitzen ondorioz lortu duen puntuazioagatik.
Astelehenean sinatu zuen Basque Team Programan sartzea ahalbidetzen dion kontratua Basque Teameko koordinatzaile Olatz Legarzarekin.
Espainiako selekzioan
Zazpiko errugbiko Espainiako selekzioarekin askotan jokatzen du Genuak. Beraiekin izan zen txapeldunorde FIRA serieetako Europako Txapelketan; txapeldun Elxeko Nazioarteko torneoan; bigarren Dubaiko Rugby Sevensen...