Konfiantzarekin, Urnieta garaitzeko prest

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 23a, 02:00

Garaipenaren bidea berreskuratu nahi du Mundarrok, eta horretarako bihar irabaztea da aurreneko erronka. Joan den astean Sanpedrotarra liderraren kontra lortutako puntuak indarra eta konfiantza eman die moreei, eta hori baliatu nahi dute bihar, sailkapenean aurretik dijoan Urnie­tari ere irabazteko.
Partidua maldan gora jarri zi­tzaien joan den astean astigarragako mutilei, baina beste behin erakutsi zuten ez direla amore ematen duten horietakoak, eta bigarren zatian berdintzea lortu zuten. Ur­nieta ere aurkari gogorra izango dute biharkoan. Laugarren dijoaz sailkapenean, 49 punturekin. Mun­darro berriz hiru postu atzerago da­go: zazpigarren dira 39 punturekin.

Babesa, garrantzitsua
Partidua bihar jokatuko da, egu­erdiko 12:00etan, Zarkumen­de­gin; eta ohi bezala, herritarren ani­moak lagungarriak izango dira etxeko taldearentzako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!