Asteburu mugitua izan zuten Astigarragako txirrindulariek pasatakoa. Zumaiako Sarian izan ziren Tomas Otermin eta Telmo Semperena kadeteak. 57,5 kilometroko lasterketa izan zen, azkarra eta Joseba Lopez izan zen garaile. Telmo talde nagusiarekin batera helmugaratu zen, 6garren postuan; Tomas bigarren taldean sartu zuen, 20 segundu beranduago, 54garren postuan.
Larunbat arratsaldean Antzuolako XLII Uzarraga Igoeran izan zen Urko Semperena. 107 abiatu ziren, baina 67k bakarrik lortu zuten helmuga pasatzea. Semperenak lasterketako eskapada nagusian sartzea lortu zuen. Uzarragako igoeraren aurretik, bost txirrindularik osatzen zuten taldea harrapatu zuten beste zortzik. Xabier Murgiondo izan zen garaile; Semperena 15garren postuen iritsi zen.
Igandean Irungo lasterketan izan ziren Aketza Bolado eta Tasio Semperena alebinak, eta Jaime Romero infantila. 87 txirrindularik hartu zuten parte bi lasterketetan. Alebinetan Xabier Blancok irabazi zuen; Semperena 9garren helmugaratu zen esprint on bat eta gero; eta Aketzak 22garren egin zuen. Infantil mailan berriz, atake ugari izan ziren lasterketa osoan, nahiz eta azken itzulira arte ez zen ezer erabaki. Jaime Romero astigartarrak atakatu egin zuen gutxi falta zela, baina Haritz Seinek errueda hartu, eta azken metroetan pasa egin zion. Romerok ondo merezitako bigarren postua lortu zuen.
Igande arratsean Zarauzko Udaberri Sarian izan zen Urko Semperena. Izan zen eskapadetako batean sartzea lortu zuen Urkok, eta zortzigarren postuan helmugaratu zen.
Lau hitzordu, asteburuan
Gaur bi lasterketetan hartuko dute parte txirrindulari astigartarrek: kadeteak Debako Sarian izango dira; eta alebin eta infantilak Usurbilgo Sarian. Bihar, kadete mailan, CC Burundan hartuko dute parte kadeteek. Eta ordu berean, Gipuzkoako Klasikan juniorrek. y