Ohiturak dioen bezala, Atsolorra egingo diete igande honetan, 2015ean Ereñotzun jaiotako zazpi haurrei. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da erritua Auzo Etxean, eta meriendaz aparte, aurten musika eskaini eta Bizimodua auzolanean proiektua ere aurkeztuko dute.
Garai bateko ohitura
Ereñotzuko Atsolorra garai bateko ohituraren moldaketa da. Orduan, haurra bataiatzen zen egunean Elizatik atera ondoren, festa moduko bat egiten zen haurra auzotarrei erakusteko: bertan meriendatu eta festa antzeko bat antolatzen zuten.