Astigarragako patchwork taldeak egindako lanak ikusgai egongo dira ostegunetik igandera. Hainbat teknika erabiliz, oihal zatiekin egin dituzten eskulanak jarriko dituzte ikusgai; eta ohe estalki bat ere zozketatuko dute. Ostegun eta ostiralean 16:00-20:00 ordutegian; eta larunbat eta igandean 11:00-13:30 eta 16:00-20:00 ordutegian.