Duela bi aste bukatu zuten denboraldia Hernaniko Euskal Ligako neskek, eta denboraldi borobil baten ondoren, bigarren postuan bukatu dute, Nafarroako La Unioneko nesken ondoren. Ospatu beharreko berria, dudarik gabe; hemendik aurrera hurrengo denboraldirako indarrak hartzeko tartea dute.