Aitzol Arregi triatloilaria, Hawaiko ironmanera

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 23a, 02:00

Aitzol Arregi Hawaiko Ironmanean arituko den aurreneko hernaniarra da. Hego Afrikako Port Elizabetheko ironmanean bere kategoriako laugarren geratu zen, eta ondorioz, Hawairako txartela lortu zuen. Izan ere, aurreneko bederatzigarrenek lortzen dute Hawaira joatea. 09:49:56eko denbora egin zuen: 01:09:14 igeriketan, 05:08:21 txinrrindularitzan, eta 03:23:52 korrika. Urrian izango da Hawaiko ironmana, baina oraindik ez dago data zehatzik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!