Maila mantentzea ziurtatuta, Logroñoko garaipenarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 23a, 02:00

Garaipen garrantzitsua lor­tu zuten Mundarro-La Sa­lleko neskek joan den asteburuan. Euskal Ligako bigarren mailan Logroñoren kon­tra jokatu zuten, etxetik kanpo. Bazekiten irabazi beharreko partidua zela, eta hala erakutsi zuten. Au­rre­neko bi laurdenetan Logro­ño joan zen aurretik. Par­tidu erditik aurrera nabaria zen nekea, baina Mun­da­rro-La Salleko neskek bazekiten dena emateko garaia zela: berdinketa lortu eta pixkanaka aldea haunditzen joan ziren, 11 tantoko diferentzia lortu arte. Azken laurdenean Logroñoko saiatu zen estu­tzen, baina ga­raipean etxera ekarri zuten: 45-51. Eta garaipena bakarrik ez, baita lasaitasuna ere. Izan ere, maila mantentzea lortu zuten la­runbatean. 
Gaur Navarro Villos­la­daren bisita jasoko dute; 16:00etan jokatuko da partidua, kiroldegian.

Zarautzen zita, seniorrek
Seniorretan, talde nagusiak ere garaipena lortu zuen pa­sa den asteburuan: 69-60, Hernaniren kontra. Azken partiduetako bolada txarrarekin bukatu zuen Mun­darrok larunbatean. Joera horri eutsi, eta bihar dena emateko prest dira Asti­garragako mutilak. Zast Zarautzen kontra jokatuko dute, Aritzbatalde kiroldegian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!