Urtero bezala, Aralarko San Migel Aingeruaren irudia Nafarroako herrietatik barrena dabil, eta bihar iritsiko da Arano eta Goizuetara. Aurreneko geldialdia Aranon eginen du: eguerdiko 12:00ak aldera iritsiko da eta kanpai-hotsen erritmora sartuko da herriko kaleetan.
Meza, lurren bedeinkazioa eta errosarioa
12:30ak aldera meza eginen dute, eta hori bukatuta, herriko lurrak bedeinkatuko dituzte. Arratsaldean errosarioa eginen dute, eta 18:00ak aldera, Goizuetarantz abiatuko da San Migel aingeruaren irudia.