‘La habitación’ ikusi eta afaltzeko plana, Berriakek

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 22a, 02:00

La habitación pelikula ikusi, eta herriko taberna batean afaldu, 9,5 euroren truke. Hori da Berriak elkarteak gaurko eskaini duen plana.
Izan ere, Zinea+Afaria kanpaina jarriko du martxan gaur bertan, Hernaniko Udalarekin eta Bergara aretoarekin elkarlanean. Helburua da, «ostiralero Hernaniri bizitza ematea, eta jendea ahal den gehien gelditzea herrian».

Bonoak salgai, tabernetan
Eskaintza aprobetxatzeko, kan­painarekin bat egin duten ta­ber­netara jo behar da, bonoa erostera: Aralar, Tripontzi, Goiz Argi, Kixkal eta Joxe Mari. Bost tabernek, menu berezia prestatu dute kanpainarako. Ikusgai dago menu eskaintza, tabernetan bertan eta interneten: www.hernanidendak.eus.
Tabernan bonoa erosi, afaldu, eta egun berean joan be­harko da zinera, ostiral gaueko saioaz gozatzera.

Aralar, Tripontzi, Goiz Argi, Kixkal eta Joxe Mari tabernetan daude bonoak, afaldu eta ostiral gaueko zine saioaz gozatzeko.

Bost saio, asteburuan
La habitación pelikula izango da, beraz, kanpaina aprobe­txatzeko aurreneko aukera. Gaur 22:30etan jarriko dute, astelehenera arte egongo da ikusgai, beste lau saiotan: bihar, 19:30etan eta 22:30etan; igandean, 19:30etan; eta astelehenean, 16:30etan.
12 urtetik gorakoei zuzendutako pelikula da, eta 118 mi­nutuko iraupena dauka. Gela batean sekuestratuta bizi di­ren ama eta seme baten istorioa kontatzen du filmak. Ber­tan, mundu oso bat sortu du amak; hori baita mundu osoa, bost urteko haurrarentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!