Eguna berotzeko, bertso afaria Xalapartan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 22a, 02:00

Datorren astean ospatuko dute Elkartasun Eguna, baina berotzen joateko, ber­tso afaria antolatu dute gaur. Xalaparta elkartean izan­go da, gaueko 21:30etan hasita, eta hiru ber­tso­larik jarriko diote ahotsa, otorduari: Agin Laburuk, Alaia Martinek eta Ministrok.

Txartelak salgai, tabernetan
Bertso afarirako txartelak, da­goeneko salgai daude, Herna­niko hiru tabernatan: Garinen, Akerren eta Txilin.
Taberna horietan bertan lortu daitezke, baita ere, hila­ren 30eko babarrun jaterako txartelak ere: 15 euro dira; lan­ga­betuentzat 12 euro, eta hau­rrentzat 8 euro.
Ekintza gehiago ere izango dira, Elkartasun Egunean: he­rri krossa eta hainbat herrita­ko taldeen arte­ko desafioa goi­zean; eta arratsaldean, dan­tzariak, bertsolariak, jola­sak... Eta manifestazioa azkenik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!