Beñat Mujika txapeldun, Gipuzkoako Eskolartekoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 20a, 02:00

Igandean jokatu zen, Eiba­rren, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, 15 eta 18 urte artekoena, eta bertan izan ziren Hernaniko Ber­tso Esko­la­ko zortzi gazte. Baita maila bikaina eman ere! Fina­lerako sailkatu ziren Beñat eta An­do­ni Mujika lehengusuak, eta biak maila ederrean aritu on­doren, aurrenekoak jantzi zuen txapela, idatzizko saria eta bat-batekoa irabazita.
Horrela, Euskal Herriko eskolarteko fi­na­la jokatzeko sail­katu da Beñat Mujika. Ereñotzun izango da hori, ekainaren 4an.

Bertso Eskolen Eguna 
ospatzeko aukera ere bai, igandean bertan
Txapelketarako bakarrik ez, ospakizunerako eguna ere izan zen igandekoa, Eibarren. Izan ere, Bertso Eskolen Eguna ere ospatu zuten bertan. Giro ederrean pasa zuten eguna, elkarrekin bazkaldu zu­ten, eta jolasak ere egin zi­tuz­ten.

Bertso Eskolako zortzi gazte aritu ziren, eta finalerako sailkatu ziren Beñat eta Andoni Mujika.

Hernani finalista, Pernando Amezketarra sariketan
Bestalde, ostiralean jokatu zen Pernando Amezketarra sariketako bigarren semifinala, Berastegiko gaztetxean, eta Her­­nani nagusitu egin zit­za­ion Go­ierriri. 
Horrela, apirilaren 30eko fi­nalera sailkatu da, Eli Pa­go­lak, Oier Iurramendik eta Ar­naitz Lasartek osatutako hi­ru­kotea. Amezketan izango da saioa, Behartzana jatetxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!