Aniera asteburupasa, hilabete bukaeran

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 21a, 02:00

Eguraldi txarragatik atzeratu egin zuen, Mendiriz Mendik, Anie mendira (2.504m) asteburupasa. Apirilaren 30 eta maiatzaren 1eko asteburuan egingo da. Izena emateko epea hilaren 28an bukatuko da, eta 30 euro aurreratu beharko dira. Prezio osoa, bazkideentzat, 65 eurokoa da, eta gainontzekoentzat, 75 euro; bidaia eta aterpea, pentsio erdian, sartzen dira. Ezinbestekoa da federatua egotea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!