Mallorcako talde bat bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 21a, 02:00

Mallorcako Muro herriko Es Reguinyol musika taldeak kontzertua emango du bihar, 19:30etan Biterin. Xeremiers deitzen zaio Mallorcako herri musikako talde instrumental adierazkorrenari, eta kornamusa edo xirularria (zakua duen gaita) eta flabiola (txilinitua eta danbolina) jotzen dituzte. Asteburuan, berriz, Oiartzunen ariko dira Hernaniko txistulariekin batean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!