Balkanei buruzko lan onenari, 200 euro

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 21a, 02:00

Euskal Herri osoan lan egiten badu ere, Hernanin dauka egoitza Drina Zubia Kultur Elkarteak. 2014an sortu zen, eta Jugoslavia zena eta Balkanetako herriak eza­gu­tzera ematea du helburu, «errespetu eta elkartasuneko ikuspegitik».

Drina Zubia sariketa
Elkartearen jarduera na­gu­siak dira webgunea sustatzea, Tesla Ordua irratsaioa egitea, Jugoslavia Eguna ospatzea eta Drina Zubia Saria.
Hain zuzen, maiatzaren 31ra arte bidali daitezke idaz­lanak, 5-10 orrialde artekoak, edo komikiak, DIN A4 ta­mai­na­ko 4-8 orrialde artekoak, drinazubia@gmail.com hel­bi­dera. Lanak fikziozkoak edo ez-fikziozkoak izan daitezke, eta hainbat hizkuntza erabili daitezke. Oinarriak ikusteko, drinazubia.wordpress.com webgunean sartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!