Euskera ikastaroak, lantokirako

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 21a, 02:00

Pertsonen zaintza eta mer­ka­taritza-ostalaritza sekto­ree­tan lan egiteko euskera ikas­ta­roak antolatu ditu orain­goan Banaiz Bagara Elkarteak, Euskara Plus programaren barruan.
Helburua da sektore horie­tan lan egiteko euskerazko ko­munikazio gaitasunak lor­tzea. Ikastaroak 20 ordukoak izango dira, guztiz praktikoak eta izenematea debaldekoa da: maiatzaren 6ra arte eman dai­teke izena, Hernaniko En­ple­gu Gunean (Florida Au­zo­an).
Ikastaroak etorkinentzako di­sei­natu dira, baina lan au­ke­rak hobetu eta lantokian apli­katzeko euskera landu nahi duen edonork hartu dezake parte.

Tailerrak, jarraipena egiteko
Ikastaroaren on­do­ren, jarrai­pen tailerra egin­go da ikasi­ta­koa lantzen jarrai­tze­ko, cu­rriculuma presta­tze­ko, lan el­karrizketak simu­la­tze­ko, lana bilatzen la­gun­tzeko... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!