Hitzaldia eta firma bilketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 21a, 02:00

Pentsioen bueltan, zita bi­koi­tza izango da gaur Herna­nin. Batetik, hitzaldia eskai­ni­ko du Jesus Uzkudunek, gai­xotasun profesionaletan aditua denak, 10:30etan Bite­rin. Gipuzkoako Erretiratu edo Pentsionisten Elkarteak antolatu du, eta pentsionisten gaixotasun profesionaletaz ariko da Uzkudun; amiantoak edota minbizia sortzen duten beste substantziek eragin­da­ko gaixotasun profesiona­le­taz, hain zuzen ere.

Pentsio duinen aldeko firma bilketa, ferian
Hernaniko Duintasun Talde­ak, bere aldetik, firma bilke­ta­rekin jarraituko du gaur, 1.080 euroko pentsio duinen alde. Ferian egongo dira sina­durak biltzen, 11:00etan hasi eta 13:00ak arte. Larunbatean, ordu berean Plaza Berrin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!