Zerbitzu sozialen arloan, 170.745 euroko dirulaguntzak

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 21a, 02:00

Orain daukate dirulaguntzak eskatzeko epea, zerbitzu so­zia­len arloko norbanako zein elkarteek. Dirulaguntzen dei­al­dia egin du Hernaniko Uda­leko gizarte zerbitzuen sailak, eta aurten, 170.745 euro bide­ratuko ditu horretara.
Norbanakoei bideratutako dirulaguntzen helburua da, «gi­zarte baz­terketa egoe­rak pre­benitzea eta pertsonen ga­ra­pen osa­suntsua berma­tzea». 
Udalak azaldu duenez, «bes­te erakun­de publikoek bi­de­ratzen dituz­ten dirulagun­tzek, ez dute asetzen Herna­ni­ko zenbait egoera. Horregatik, Udalak 142.500 euro jarriko ditu, horiek osa­tze­ko». 
Dirulaguntza eskaerak, gi­zar­­te langileen bitartez egin be­harko dituzte interesatuek.

Elkarteen laguntzetara, 28.245 euro bideratuta
Eta bestetik, zerbitzu sozialen arloan aritzen diren elkar­teen­tzako dirulaguntzak ere emango ditu Udalak, urtero bezala. Guztira, 28.245 euro bideratuko ditu horretara, eta helburua da, «elkartegintza bul­tzatzea eta, horren bidez, gizartearen kohesioa eta he­rritarren partaidetza susta­tzea», nabarmendu dute.
Dirulaguntzen zenbatekoa, jasotako eskaeren artean ba­na­tuko da, eta horretarako, irizpide batzuk ezarri ditu Udalak; «besteak beste, Her­na­nin lan egiten duten elkar­teei dirulaguntza haundiagoa emango zaie».
Dirulaguntza hori eska de­za­ketenak dira, gizarte zerbi­tzuen arloko irabazi asmorik gabeko elkarteak. Elkarteen proiektu eta jarduerak bultza­tu nahi ditu Udalak dirula­gun­tzekin: hitzaldiak, kanpai­nak, formakuntza saioak, be­har bereziak dituzten pertso­nei zuzendutako ekintzak, tal­de espezifikoei zuzendutako ekintzak...
Bi dirulaguntzen oinarriak, asteartean argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofiziale­an, eta atzotik hasita, hila­be­teko epea dago eskaerak aur­kezteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!