Bihar arratsaldean, 19:00etan Plazan, manifestazioa egingo dute, Larriki gaixo dauden presoak etxera! lelopean. Deialdiarekin bat egin du Sarek, eta herritar guztiak animatu ditu parte hartzera: «guztion artean eta aniztasunetik, urratsak emateko unea dela uste dugu; gatazka konpontzeko indarrak bateratu eta hamarkada luzeetan jasandako sufrimenduari amaiera emateko unea; konponbidera eta bake iraunkor eta justu batera eramango gaituzten pausoak».
Tartean, bi preso hernaniar
Sarek gogoratu du, hamar preso politiko gaudela «gaixotasun larri eta sendaezinekin, Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta; horietako bi hernaniarrak: Garikoitz Arruarte eta Ibon Fernandez».
Eta gaineratu dute: «preso horiek berehala aske uztea, legezkoa bakarrik ez, ikuspegi humanitariotik bidezkoa ere badela uste dugu».