Astebururo bezala, ekintza desberdinak antolatu ditu Gazte Txokoak gaur eta biharko. Gaur futbol txapelketa egingo dute DBHko gazteekin, 16:30etan hasita. Eta ondoren, merienda egingo dute elkarrekin. Biharko, aldiz, ginkana zikina antolatu dute, goizeko 10:30etan hasita, Ave Marian. Horretarako, arropa zaharra eramatea gomendatu dute.