Zenbait duatloitan hartu du parte aurten, Oihana Ezponda triatletak, Euskal Herriko zirkuituan. Eta aurreko postuetan ibili da, Zumitzako TTTko kidea. Sprint distantzian aritu da (5 km korrika, 20 km bizikletan eta beste 2,5 km korrika). Hiru proba egin ditu guztira: 11garren izan zen Sopelan, 1:14:21 denborarekin; 5garren egin zuen Eibarren Gipuzkoako Txapelketan, 1:10:08 denboran bukatuta, eta berriro 11garren izan zen Gernikan, 1:18:03 denbora eginda.