Gaur inauguratuko dute, Biteri kultur etxean, Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketa. Elkarlanean antolatu dute, Sagardoaren Lurraldeak, Hernani, Astigarraga eta Usurbilgo Udalek, eta Donostiako Aquariumak. Erakusketa ibiltaria izango da, eta Hernanin egongo da aurrena: gaur hasi, eta apirilaren 27ra arte egongo da ikusgai. Bisita gidatuak ere egingo dituzte, bai herritarrentzat, eta baita ikastetxeentzat ere.
Gaur eguerdiko 12:00etan emango dute erakusketaren berri, Biterin bertan eskainiko duten prentsaurrekoan.
Sagardoaren sekretu ugari, Urumea eta Oria ibaiek
Lurdes Odriozola historialariaren ikerketa lana dauka oinarri erakusketak. Estatuko, probintziako eta udaletako artxiboetan bilatuta, jaso ditu Urumea eta Oria ibaiek sagardoaren inguruan gordetzen dituzten sekretu ugari. Antzinako kontu ezezagun eta bitxiak ezagutarazi ditu bertan.