Omenaldi beroa egin zieten, Dantzari Festaren barruan, lau hernaniarri, urtetan egindako lana errekonozituz: batetik, Iñaki Usandizagari eta bere emazteari, Ana Larreari; eta bestetik, Miguel Lujanbiori eta bere emazteari, Joakina Ayerragarairi. Gizonezkoek oroigarri bana jaso zuten, eta emakumeek lore sorta bana, Atsegindegiko plazan ospatu zuten ekitaldian.