«Umeak jolasaren bitartez bere burua ezagutzen du, mundua ulertzen du»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 20a, 02:00

Psikomotrizitateari buruzko hitzaldia emango duzu bihar kultur etxean. Psikomotrizitateaz ari garena, zertaz ari gara? 
Psikomotrizitatea ulertzeko modu asko dago. Ni Bernard Aucouturierren praktikan formatu nintzen eta ho­rretan oinarrituko naiz. 
Jarduera honetan umea bere globaltasunean hartzen da kontuan. Garapen pro­zesuan alderdi guztiak in­pli­katuta egoten dira: umeak dakarren herentzi bio­lo­gikoa, ingurua, esperi­en­tzi­ak… Motrizitateak, hau da, mugi­menduak jartzen gaitu harremanetan inguruare­kin, besteekin eta objek­tuekin. Interakzio hauen bi­tartez gure burua eraikitzen goaz. Horregatik, jarduera honekin proposatzen dugu egokitua dagoen espazio bat, se­gur­tas­u­na ematen duena, ma­te­rial aproposak dituena; denbora jakin batean ibil­bide bat bultzatuko da... Bertan, horretarako pres­tatua dagoen heldu baten laguntza jasoko da; helburua da, haurrak esperientzi ab­erasgarriak izatea.

Noiz eta nola jakiten da ume batek psikomo­trizi­tate arazoak dituela? 
Garatze prozesuan batzuetan arazoak egon daitezke. Psi­komotrizitate saioetan, ba­tzuetan, nabarmenago antzeman daiteke hori. 

Haurrak 'salto salto' gelara joaten direla esaten da. Zer lantzen dute areto hauetan? 
Haurrek saioetan gauza asko egiten dituzte. Horri helduok "jolastea" deitzen diogu. Bai­na, jolasten dugunean zer jar­­tzen da jokoan? Umeak li­breki aukeratzen du jar­due­ra: motrizitate sen­tso­riala, manipulatiboa, irudi­kapen jokoa... nola, norekin, zere­kin...  Umea jolasaren bi­­t­ar­tez bere burua eza­gu­tzen dijoa, bestea eza­gutzen dijoa, objektuak ezagutzen di­tu... mundua ulertzen di­joa eta ho­rrela hobeto ego­ki­tzen joa­ten da. Plazerrak paper ga­rrantzitsua jokatzen du prozesu hauetan. 

Zein dira lortu daitezkeen hobekuntza nabarmenak? 
Ekintza bakoitzaren atzean gure konpetentzi guztiak inplikatuta daude. 
Pertsonaren erritmoa, in­te­resa, beharra, desioa, ahal­­­­­mena... garatze pro­ze­suan oso garrantzi­tsuak dira eta gainera, bakoitzak be­reak ditu. Hori kontuan har­tzea eta onartzea, per­tso­na den bezalakoa onartzea da.
Umea zo­riontsua izatea nahi badugu, bere ibilbidea egin dezan ahalbidetu behar dugu.

Zein urtetan komeni da psikomotrizitatea lantzen hastea? Eta badu eperik, urte jakinik? 
Eskoletan aretoak egokitzen badira adin bakoitzerako, bi edo hiru urtetik aurrera hau­­rrak psikomotrizitate saioak egitera joan daitezke. Zazpi-zortzi urtekin umeak jolas arautuak egiten hasten dira, kirolak... eta ez da hainbeste proposatzen; dena den, psikomotrizitatea prak­tikatu daiteke edozein adi­netan. Haureskoletan, beste era batera proposatuko nuke. 
 
Zergatik gerturatu behar dute bihar astigartarrek hitzaldira? 
Informazioa jaso dezakete­la­ko; aurreko lerroetan ai­pa­tu­tako ideiak pixka bat zabal­tzea eta partekatzea gusta­tu­ko litzaidake bihar. 
Azkenean, psikomotriz­i­tateaz hitz egiten dugunean, gizakiaren garapenaz, mun­du emozionaletaz ari gara... eta hori da gauza bat  denoi dago­ki­guna, ezta?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!