Jazz doinuek hartuko dute Atsegindegi larunbatean, hiru gonbidatu berezirekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 20a, 02:00

Kontzertu berezia eskainiko du larunbat honetan, Herna­niko Musika Bandak, goi mai­lako hiru musikari gonbi­da­tuta: Ainara Ortega abeslaria, Kike Arza kontrabaxujolea, eta Satxa Soriazu pianojolea.
Guztien artean, jazz doi­nu­ez jantziko dute Atsegindegi. Estalpean bertan eskainiko dute kontzertua, arratsaldeko 19:30etan hasita.

Hamabi abestiko programa
Roberto Pachecoren zuzenda­ri­tzapean, ha­mabi abesti es­kai­­ni­ko dituzte: Benny Good­man: The King of Swing, Glenn Miller Medley, Frank Sinatra hits Medley, On the sunny side of the street, Over the rainbow, A tisket a tasket, Nica’s dream, The man with the golden arm, At the mambo inn, Pesares, La chica de Ipanema, eta Besame mucho. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!