«Udala lanean hasiko da edukiontzi sistema uda baino lehen jartzeko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 20a, 02:00

Lehenbailehen jarri nahi du mar­txan EAJk edukiontzien sistema, hala jakinarazi dute Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Azaldu dutenez, legealdiko helburu nagusietako bat zen kontsulta egitea: «hauteskunde kanpainan hitz eman bezala, EAJren helburu nagusietako bat zen hon­dakin bilketa sistemari buruzko kon­tsulta egitea».

«Gainontzeko kontsultekin alde­ratuz, Astigarraga parte hartze gehien izan duen herrien artean dago»
Galdeketa atzean utzi, eta eskerrak emateko ere, baliatu dute prentsa oha­­rra: «alderdi jel­tzaletik eskerrak eman nahi dizkiegu igandean ger­turatu ziren guztiei. Gipuzkoan hondakinen inguruan izan diren gai­non­tzeko kontsultekin kon­paratuz, Asti­garragakoa parte hart­zaile gehien izan dituenen artean dago; izan ere, hautesle erroldaren %60ak eman zuen botoa». Partehartze kopurak Udal gobernuak aurretik zuen sen­tsazioa balioztatzen du: «Asti­ga­rra­gak erabakitzeko gogoa zuen. Ildo honetik, prozesu osoan zehar gaia despolitizatu nahi izan dugu».
 

«Sentitzen dugu EH Bilduk hausnarketa bera egin ez izana»
Oharrean azaldu dutenez, sentitzen dute EH Bilduk hausnarketa bera egin ez izana: «ez duela hiru urte, ez­ta ere orain. Kontsulta egitea onartu arren, EH Bilduk hartutako kon­pro­misoari huts egin dio, gezurrez be­te­tako kanpaina desleiala eginez. Ez dator bat EAJk prozesu osoan sustatu n­a­hi izan duen lan eta akordio giroarekin».
Udal gobernuak herritarrak en­tzu­teko bidea hartu dutela dio, prentsa oharrean: «ez dugu bilketa sistema aldatu Alkatetzara iristean, EH Bilduk egin zuen bezala. Gainera, EH Bilduk indarrean jarritako Parte Hartze Or­denantzak eskatzen dituen pausu guztiak jarraitu ditugu, nahiz eta honek prozesua luzatu duen».
Igandekoa egun aberasgarria izan zela gaineratu dute: «familia asko gerturatu ziren, gurasoak seme-ala­bekin... Astigarragan egin den au­rren­eko kontsultak irudi ederra utziko du oroimenean». Azkenik, emaitzei erre­paratuz, EAJk dio, 1640 astigartarrek, %60ak edukiontzien sistema aukeratu  duela: «lanean hasiko gara edukion­tziak uda baino lehen ezartzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!