Urumearen sekretuak ezagutzeko zita, igandean

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 20a, 02:00

Sagardoaren lurraldea eza­gutuz ekimenaren barruan, Uru­mearen sekretuak eza­gu­­tze­ko ibilaldia antolatu dute igan­­dean. Astigarraga eta Her­nani artean izango da buelta. Goi­­zeko 10:00etan Sagardoe­txean hasiko dute bueltan. As­tig­arragako bi geldialdiak Mun­gia mar­ke­saren jauregian eta Er­­gobiko zubian egingo dituzte; ber­tan, Lourdes Odriozola his­to­rialariak emango ditu azal­pe­nak. Mar­tindegitik hartu, Epe­le-Ereño­tzu­ra joan eta han eging­o dute hirugarren gel­dial­dia. Her­na­niko erdi­gu­nera bu­el­­ta Osiña­gatik egingo dute, eta Portun beste geldialdi bat egin­go dute. Hernaniko bietan Je­xux Mari Go­mezek emango di­tu azal­penak. Biterin Sagardo ibai­ak, bizitza iturri erakusketa ikus­iko dute, bukaeran. Nahi duenak, Akarregin baz­kal­tze­ko aukera izango du, 24 euroan. Ize­na ema­­teko: 943 55 05 75 edo in­fo@sagardoarenlurraldea.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!