Iazko gerakinetik 2,5 milioi euro, 2016ko aurrekontuari gehituko zaizkio

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 19a, 02:00

Saldo positiboarekin likidatu du Hernaniko Udalak, 2015eko Udal Aurrekontua. Diru-sarre­rak zein gastuak, biak haun­ditu ziren joan den urtean, eta 3.628.000 euroko gerakina utzi du ekitaldiak. Hortik zati bat, 2.537.000 euro, aurtengo aurre­kontuan txertatuko ditu Uda­lak, eta aprobetxatuko du, par­ti­da batzuk indartzeko eta eki­men berriak martxan jartzeko.

Diru-sarrerak arruntak, 2014an baino %7 gehiago
Gerakinaren arrazoia, diru-sa­rrera arrunten haunditzea izan da: «2015eko tasak eta zer­­­gak bere horretan mantendu genituen arren, diru-sarrera arruntak %7 areagotu ziren 2014koen aldean», azaldu zuten Luis Intxauspe alkateak eta Isa Sanchez ogasun zinegotziak.
Hiru sarrera haun­di­tu zi­ren bereziki: Foru Aldun­diak eman­dako dirula­guntza; kobratu gabe zeuden zergen likidazioa; eta birzikla­penagatik eta ikas­ta­roetatik, besteak beste, lor­tutako diru-sarrerak.

Gerakinaren zati haundi bat inbertitu egingo du aurten, eta gainerakoa gorde, ezustekoetarako.

Inbertsioetan, %60 gehiago
Gastuak, berriz, %3,2 haunditu ziren, 2014aren aldean, eta na­barmen igo zen kopurua, inber­­tsioetan: %60 gehiago inber­ti­tu zuen Udalak, 2014an baino.
2015erako aurreikusita zeu­den hainbat inbertsio, berriz, aurten exekutatuko ditu Uda­lak, eta zuzenean erantsiko diz­kio partida horiek aurre­kon­tuari, 3.763.000 euroko ko­puruaz: Urumea ikastolako jo­lastokiaren zati bat estal­tzea, Langile ikastolako jangela haun­ditzea, Sagastialdeko haur parkea estaltzea...
Baina horretaz aparte, liki­dazioa eginda, 3.628.000 euro­ko gerakina dago, eta horren zati bat ere sartuko du aurten­go aurrekontuan. Eta zehaztu du, dagoeneko, zertan era­bi­li­ko dituen 2.537.000 euro ho­ri­ek. 

Milioi bat euro, aurreikusi gabeko beharretarako
Gerakinaren beste milioi euro inguru, gorde egingo du Uda­lak, «aurten aurreikusita ez dagoen edozein gertaera edo beharrei aurre egiteko». Izan ere, aldaketak egon daitezke Foru Aldundiaren ekarpenean, eta baita Espainiari ematen zaion kupoan ere. Udal kon­tu­en auditoria bat ere eskatuko du, «gardentasunaren aldeko apustuari eutsiz». 

Zertan inbertituko dira 2.537.000 euro?

- Kiroldegiko energia sistema, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak:  972.000 euro

- Landare poligonoko errepidea haunditzea, autobusen eta kamioien zirkulazioa hobetu eta egun Karabeletik igarotzen den trafikoa murrizteko: 400.000 euro

- Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak, hondakinei ezarri dien tarifen igoerak (%92 organikoari eta %20 errefuxari) dakarren gastuaren areagotzeari aurre egitea: 150.000 euro

- Udal egoitzetan eta eraikinetan hobekuntzak egitea, energiaren gastua murrizteko (leihoak, fatxadak...): 184.000 euro

- Karabel eta Ibaiondo poligonoa lotuko dituen bidegorria egitea: 90.000 euro

- Larregaingo zabortegia itxi, zigilatu eta ingurunea berreskuratzeko proiektua abiatzea. Foru Aldundiarekin elkarlanean, bi fasetan egingo da: 31.000 euro

- Negu planaren bigarren fasea, errepide eta bideetan izotz plakak sortzea saihesteko: 60.000 euro

- Kultura, berdintasuna, hezkuntza eta euskera arloetan ekimen berriak: 38.739 euro

- Itzulpen zerbitzua erostea: 9.000 euro

- Herriko merkataritza biziberritzeko plana eguneratu eta garatzeko partidak bideratzea: 25.000 euro

- Lizeaga auzoa biziberritzeko proiektua: 24.500 euro

- Estolderia hobetzea: 85.000 euro

- Elorrabiko zubia eraikitzea (Confederación Hidrográfica del Nortek proiektu berria onartzeko zain): 10.000 euro 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!