Haurrentzako jolasak larunbat arratsaldean, kiroldegi ondoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 19a, 02:00

Jolasean pasa ahal izango dute larunbat arratsaldea, 6 eta 12 urte bitarteko haurrek. Izan ere, Eziko Udalekuak an­to­latuta, jolasak egingo dituzte kiroldegi ondoko plazan, sarrera nagusiaren aurrekoan hain justu, 16:30etan hasi eta 19:30ak arte.
Euria egiten badu, berriz, Elizatxo ikastolako patioan egingo dituzte jolasak.
Begirale ikastaroaren ba­rru­an antolatu dute jolas arra­tsaldea, eta hilabete hauetan ikasitakoa praktikan jarri ahal izango du­te ikastaroa jasotzen ari diren gazteek, uda­leku­e­tako begiraleekin ba­te­ra.

Kiroldegiaren sarrera nagusiaren aurrean izango dira jolasak.

Udalekuak, Allon
Urtero bezala, Allon daukan etxean egingo dituzte Eziko Uda­lekuak: aurreneko txanda (LH 4 eta 5) eta bigarrena (LH 6 eta DBH 1) uztailean; eta hirugarren txanda (DBH 2, 3 eta 4), abuztuan. Informazio gehiago: www.ezikoudalekua.net. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!