Musikari alemaniarrak Hernanin, Emusik jaialdia prestatzen

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 19a, 02:00

Donostia 2016 ekimenen buel­tan antolatu da Emusik ja­ial­dia; maiatzaren 5etik 8ra bitartean, Europa osoko mu­si­ka eskoletako orkestra, banda, abesbatza, dantza talde eta bes­telako musikariak elkar­tzea da asmoa.

Hernaniarrek ere hartuko dute parte topaketa haundi horretan. Era berean, Her­nanin ere hainbat kontzertu emango dira.

8.500 ikasle, elkarrekin
Jaialdia maiatzaren 5etik 8ra egingo da. Donostian, eta in­gu­­ruko herrietan hainbat kon­­tzertu emango dituzte Europa osotik etorritako mila­ka musi­ka ikas­lek.
Baina inaugurazio ko­n­tzer­tu nagusia Donostian izango da, maiatzaren 6an, 11:00etan. ‘Her­na­ni’ Musika Eskola Publi­koko hainbat ikaslek ere bertan hartuko dute parte, Europako 8.500 ikaslerekin batean.

Joan den astean izan ziren Nordhorn musika eskolako bi irakasle, Hernaniko Musika Eskolan.

Alemaniarrak Hernanin, aurreko egunean
Inaugurazio nagusia baino lehen eta ondoren, kontzertu gehiago izango dira. Horietako bat, gutxienez, Hernanin.
Maiatzaren 5ean, jaialdi nagusiaren aurreko kon­tzer­tua izango da Hernanin; Ale­ma­niako Nordhorn Musika Eskolako Connexion Ensem­ble taldeak joko du. 
Hain zu­zen, joan den as­te­an  herria eta Mu­sika Eskola ezagutzen izan ziren, hango bi irakasle, eta Hernasax saxofoi taldea, akor­deoi orkes­tra eta abesbatza entzuteko aukera izan zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!