Zauritu arinak, bi trenek talka egin eta gero

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 18a, 02:00

Tren istripua izan zen atzo Floridako geltokian. Gaueko 21:40ak ziren, Donostiatik Brin­kolara zijoan aldiriko tren batek merkantzietako tre­na jo zue­nean. Udal­tzain­goak Kronikari azaldu zionez, merkan­tzietako trena apar­katua zegoen alboko trenbi­dean, baina atzealdea kanpora aterea zeukan, ondoko tren­bi­dea oztopatuz. Aldirietako tre­na pasa zenean talka egin zuen; argazkian ikusi daite­keen moduan, bazterrean jo zuen tren batek bestea. An­bu­lantzia, suhiltzaileak, Ertzain­tza eta Udal ordez­kariak ger­turatu ziren ezbe­harraren lekura.
Istripuaren ondorioz zau­ritu arinak izan ziren. Hainbat lagun eraman zituzten ospi­ta­lera, badaezpada. ADIFeko lan­gi­leak lanean ari ziren Kro­nikak erredakzioa ixtean, tren­bidea lehenbailehen libratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!