«Enpresa politika arduratsuaren alde egin behar dugu; ez merkeenaren alde»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 18a, 02:00

Azken Hirigintza Batzordean, «igerilekuko obra egiteko pleguak onartu zirenean», Ri­cardo Crespo, sozialisten bozeramaileak, «bi klausula sozial gehitzeko eskatu» du, PSE-EEk prentsa oharrean azaldutakoaren arabera.

«Subkontratei garaiz ordaintzea» eta «sektoreko konbenioa betetzea»
Batetik, Crespok eskatu du «Her­naniko Udalak aplikatu de­zala Kontratazio Legea Ad­mi­nistrazio Publikoan», eta horretarako, eskatu du plegua gehitzea, «kontratatutako en­presak behartuko dituena azpikontratatutako enpresei garaiz ordaintzen».

«Lehiaketa publikoetako irizpideak aldatu behar ditugu»

Bestetik, eskatu du «azpikontratatutako enpresek ida­tziz fro­ga­tu dezatela sektoreko hi­tzar­men kolektiboa, konbenioa, betetzen dutela». Izan ere, Cresporen ustez, «Her­na­ni­ko Udalak bermatu behar du Udalak kontratatutako en­presak ardura soziala dutenak izatea. Balio erantsi bat gehi­tzen duten enpresak izatea, eta haien enpresa politikak langileen aldeko eragina izatea. Horregatik, lehiaketa publikoetako irizpideak aldatu behar ditugu, eta enpresa politika arduratsuaren alde egin behar dugu; ez beti zerbitzu merkeena eskaintzen duenaren alde egin». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!