Txistu kontzertu berezia eskainiko du Hernaniko Txistulari Bandak, igande honetan. Izan ere, tronpeta jole bikote bat, eta abeslari bakarlari bat ere izango dira saioan.
Plaza Berrin izango da, eguerdiko 12:30etan hasita. Eguraldi txarra egiten badu, berriz, Atsegindegira mugituko dute emanaldia.
Euskerazko zortzi pieza
Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean ariko dira denak, eta zortzi pieza eskainiko dizkiete bertaratuei; guztiak ere, euskeraz.
Jose Saenzen Gazte biderekin hasiko dira, Jose Inazio Ansorenak moldatua. Gero, Atharratzeko gazteluko kanta, Neskatxarena, Errota zahar maitea, Hamaika bat, Martxa baten lehen notak eta Makilarienak piezak joko dituzte.
Eta Benito Lertxundiren kanta batekin bukatuko dute, Ansorenak moldatua hori ere: Itsasoari begira.