Katiuska operazioa deitu zutenarekin, errefuxiatuentzako bota eta zapata pareak bildu zituzten Hernanin, aurreko astean. Urrats zapata dendan jaso zituzten astean zehar, eta larunbatean, jende asko hurbildu zen Plaza Berrira, bere bota eta zapatak eramatera. Guztira, mila pare baino gehiago bildu zituzten, eta Donostiara eraman. Eskerrak eman nahi izan dizkiete, lagundu duten guztiei.