Bosgarren proba, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 21a, 02:00

Zita berri bat izango dute gaur, Hernaniko Gazte Olin­pia­detan parte hartzen ari diren taldeek. Bosgarren pro­ba egingo dute, hipopotamo bolajalea izenekoa. Gaueko 21:30etan jarri dute zita, La­tsunbeko futbol zelaian. 
Dagoeneko errekuperatuta beharko dute, larunbateko probatik. Gaurkoan, taldeko hiru kidek hartuko dute parte, eta ahalik eta bola gehien lortzen saiatu beharko dute. Puntu gehiago lortzeko, berriz, tematizatuta joatea gomen­datzen da. Gainera, nork bere patinetea eta kaskoa eraman beharko ditu.
Datorren ostegunean, be­rriz, beste bilera bat egingo dute, hurrengo ekintzak pres­ta­tzeko: apirilaren 30ekoa eta maiatzaren 5ekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!