Bertso afaria, etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 20a, 02:00

Apirilaren 30ean izango da Elkartasun Eguna Hernanin, baina horren bueltan, bertso afaria antolatu dute ostiral honetan bertan. Xalaparta el­kar­tean izango da, Agin Labu­ru, Alaia Martin eta Ministro bertsolariekin. 21:30etan hasiko da afaria.
Txartelak salgai daude da­goeneko, Garin, Aker eta Txili tabernetan.

Krosa, desafioa, babarrun jatea...
Elkartasun Egunerako, berriz, egitarau zabala prestatu dute: herri krossa eta desafioa izan­go dira goizean, eta  babarrun jatea bazkalorduan; txartelak salgai daude Garin, Aker eta Txilin. Arra­tsaldean, berriz, dantzariak, bertsolariak, jolasak... izango dira. Eta eguna bukatzeko, manifestazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!