Final ederra jokatu zuten ostiralean bi bikote hernaniarrek elkarren kontra, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, aurreneko mailan.
Elkar ondo ezagutzen dutenez, bakoitza bere aukerak aprobetxatu eta aurkariaren ahuleziak bilatzen saiatu zen. Azkenean, Amaia Irazustabarrena eta Amaia Araiztegi izan ziren txapeldunak, 30 eta 21, eta Ariane Arrieta eta Maider Huizi, azpitxapeldunak.