Urumearen sekretuak ezagutzeko ibilaldia, igandean

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 18a, 02:00


Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek antolatuta, igandean Sagardoaren Lurraldea ezagutuz ibilaldia antolatu dute Astigarraga eta Hernanitik barrena. Goizeko 10:00etan aterako dira Sagardoetxetik eta Murgia Markesaren jauregian egingo dute aurreneko geldialdia. Handik Ergobiako zubira joango dira, eta beste geldialdi bat egingo dute; bietan Lourdes Odriozola historialariak emango ditu azalpenak. Martindegitik barrena Epele-Ereñotzurako bidea hartuko dute, eta Lastaola poligonoan, Jexux Mari Gomezek, artxiboko arduradunak emango ditu azalpenak. Osiñagatik barrena Portu auzora helduko dira, eta azalpenak emango ditu berriz ere, Gomezek. Handik erdigunera gerturatu, eta Biteri kultur etxean Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketa ikusiko dute. Jardunaldia Akarregi sagardotegian bukatuko dute, ohiko menuarekin. Erreserba egiteko: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!