Hiru mailatako ikasleak kantari gaur, Astigarragako Herri Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 21a, 02:00

Irteera egingo dute gaur, goizeko 10:00etan, Elizatxo ikastolako hiru mailatako ikasleek; zehazki, Haur Hezkuntzako 4garren eta 5garren mailakoek, eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailakoek. Astigarra­gara joango dira, Herri Eskolara, eta bisita egingo diete maila bereko ikasleei. Izan ere, Olega proiektuan ari dira lanean, bertsolaritza, kantugintza... lantzen. Gaurkoan, abestiak kantatuko dizkiete Eliza­txo­ko ikasleek, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute elkarrekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!