Herri eskolako gurasoentzat tailerra antolatu dute, hainbat gairen inguruan hausnartzeko asmoz: Zer harreman duzu inguruan dituzun hizkuntzekin? Eta euskerarekin? Nola eragiten du zure jokaerak hizkuntza horien garapen eta erabileran? Biharko saioa aurreneko izango da, euskeraz; eta ostegunean, gazteleraz izango da. Bi saioak arratsaldeko 17:00etan izango dira, eskolako liburutegian.