Indarra ematen duen berdinketa, liderraren kontra

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 18a, 02:00

Baja askorekin gerturatu zi­ren Mundarroko mutilak la­runbatean Trintxerpeko ze­lai­ra: lesioak, kanpora­tze­ak, gaixotasunak... Sanpedro­ta­rra liderra zuten aurkari, eta bazekiten ez zela neur­keta erraza izango. Azkenean ordea, moreek lortu zuten ondo egindako lanaren saria: 2-2ko berdinketa.

Borroka, deskontura arte
Bi jubenilekin jokatu zuen par­­tidua Mundarroak. Ez zen na­hi bezain ondo hasi, aurreneko jokal­dian, zori­txa­rrez, Markelek bere atean gola sartu baitzuen. Sanpe­dro­ta­rrak taldeak igoera du helburu, eta sutsu zelairatu ziren. Mundarro saiatu zen izandako aukerak baliatzen, baina atsedenaldirako gutxi   falta zela, 2-0 aurreratu zen  etxeko tal­dea, areaz kanpotik egin­dako jaurtiketa batean.
­Atsedenalditik bueltan, presioa aldagelan utzi, eta gora egin zuen Mundarrok. Abisu pare baten ostean, Gartzi kapitainak distantzia txi­kitu zuen markagailuan: fal­taz sartu zuen gola, be­raien defentsak lagunduta.
Sanpedrotarrak taldeak asko zuen jokoan, eta defentsan ba­bes­teko joera hartu zuten. Mun­darrok baloi horiek apro­be­txatu, eta des­kontuan lortu zuen ondo egin­dako lanaren saria: berdinketaren gola. Markelek buruz egin­dako gol bati esker, puntu ederra lortu zuten moreek. Asteburuan Urnie­taren bisita jasoko dute Zarkumendegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!