Zenbait udal tasa ordaintzeko laguntza emango die Astigarragako Udalak, beharra duten familiei. Zehazki, hiru udal tasa ordaintzen lagunduko du: hondakin bilketa tasa, Musika Eskolako matrikula eta Kiroldegiko abonoa.
Dirulaguntzaren eskaera udaletxean egin behar da; NANren kopia eta
diru sarreren agiria eraman behar dira. Epea, maiatzaren 6ra arte zabalik.
Laguntza, diru sarreraren araberakoa
Laguntza eskatzeko bi faktore hartuko dira kontuan: etxean bizi diren pertsonak eta guztira duten diru sarrera. Honen arabera, zergaren %75 edo %50a jasoko dute dirulaguntza gisa. Informazioa, ondoko taulan.
Eskaerak, udaletxean
Dirulaguntzaren eskaerak udaletxean bideratu behar dira, NAN fotokopiarekin eta diru sarreren agiriarekin. Azaldu dutenez, beharrezkoa da eskatuko den dirulaguntzaren abonoa eta udal zergak ordainduta izatea, eta Astigarragan erroldatua egotea.
Eskaera epea maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik.