Mugimendua nabari da goizetik; astigartarrak ari dira hondakin sistema aukeratzeko botoa ematen

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 17a, 13:58

Atez atekoa edo edukiontziak? Astigartarrek gaur dute hondakin sistema aukeratzeko eguna. Goizeko 09:00etatik zabalik dituzte udaletxean jarri dituzten 6 mahaiak.

Mugimendua, goizetik
Astigarragako 4.691 herritar daude deituta gaur, hondakin sistemari buruzko kon­­­­tsultan parte hartzera. Goizean goizetik nabari da mugimendua udaletxe inguruan. Asko izan dira goizeko aurreneko orduak aprobetxatu dituztenak botoa emateko. 11:00etarako, botoa ematera deituta zeuden astigartarren %16ak emana zuen botoa; 700dik gora herritarrek.

Aurrez 470 boto emanak
Gaurko kontsultan jasotzen diren botoez gain, apirilaren 12a baino lehen botoa emana zuten 470  astigartarrek; erroldaren %10ak alegia.

Aukera, iluntzeko 20:00ak arte
Botoa emateko aukera iluntzeko 20:00ak arte izango da. Zenbaketa egin bezain pronto, Kronikak jakinaraziko du astigartarrek aukeratu duten hondakin sistema.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!