Euskal Herriko pasearen bila, Mujikarrak

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 17a, 02:00

Gipuzkoako Bertso Eskolen Topaketetan ari dira parte hartzen Her­na­niko Iraulio Panttalone bertso eskolako gazteak. Beñat Mujikak idatzizko saria irabazi berri du, eta gaur, 11:30etan Eibarren, Gi­puz­koako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko du, Andoni Mujika lehengusuarekin batera. FInalean izango dira beste 6 bertsolari ere, eta horietatik bi sailkatuko dira Euskal Herriko finalerako; Ereñotzun jokatuko da, ekainaren 4an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!